Saretxek udalaren mediazio papera txalotu du, baina "zuriketarik" ez duela onartuko dio
Donostiako Udalak Azorako bizilagun eta Azora putre funtsaren artean mediazioa egingo duela jakin denean, Saretxek, Groseko etxebizitza sindikatuak, albistea positibotzat jo du. Kolektiboaren ustez, herri presioaren ondorioa da honako hau: “Argi erakusten du antolakuntzak bere fruituak ematen dituela eta soilik antolatzen bagara egin ahalko diogula aurre biolentzia inmobiliario zein gentrifikazioari”.
Donostiako Udalaren eta Azoraren zuriketarik ez dutela onartuko adierazi dute, izan ere, albistea etorri bitartean “hamarnaka familia auzotik alde egitera behartuak ikusi dute euren burua, Azoraren presioz eta udaletxearen omisioz”. Datorren astean Azorako bizilagun bat epaituko dute, “pandemia garaian lanik gabe, eta ondorioz, dirurik gabe gelditu” eta ezin izan ziolako alokairuari aurre egin.
Familia hauei aterabiderik ez proposatzea aurpegiratu diote udakari eta “biolentzia inmobiliarioari amaiera jartzeko” neurriak eskatu dituzte.
Gogora ekarri dute ere, astelehenero 19:30ean Hondarpe Auzo Elkartearen lokalean egiten duten “asesoria kolektiboa” irekita dagoela “edozein motatako zalantza edo kezka argitzeko” eta interesa duen edonorentzat.