25 urte bete ditu Arcco Merkataritza Zentroak
Amara Berriko Arcco Merkataritza Zentroak 25 urte bete ditu, eta bezeroekin ospatu nahi dute. Gaur, bihar eta etzi egingo dute ospakizuna deskontuekin, promozioekin, zozketekin, jokoekin eta photocall dibertigarri batekin. Gainera, zuzeneko musika emanaldiak antolatu dituzte. Gaur Pj Kahuna & Sara Grajal ariko dira 18:30ean. Bihar, ordu berean, Iñaki Sayarrek joko du, eta, azkenik, igandean trikitixa doinuek alaituko dute merkataritza zentroa 12:00etatik aurrera. Informazio guztia Arccoren webgunean kontsultatu daiteke.