'Gure etxeak defendatu' lelopean manifestazioa deitu dute urriaren 16rako
Azken aldian Donostialdean “etxebizita okupatuen kontra egon diren erasoak saltzeko” eta okupazioaren defentsan manifestazioa deituko dute hainbat eragilek urriaren 16rako. Arratsaldeko 17:00etan irtengo da Bulebarretik.
Azken asteetan ugaritu egi dira etxe okupatuen kontrako jazarpenak Donostialdean. Joan den astean Fires lantegi berreskuratuaren kaleratzea izan zen, eta aste bete lehenago Infernuko kideen epaiketa hasi zen –urriaren 20an bukatuko da–. Lezo-Oreretako Lobato etxea epaiketaren zain dagoela gogoratu dute eta Azora putre funtsa “Groseko hainbat bizilagun kanporatzen” ari dela salatu.
Arrazoi ugari zerrendatu dituzte deitzaileek: “Donostia turistentzat saldu nahi izatea, alkilerren prezioa ordain ezina delako, zeharkako kaleratzeak gearoz eta gehiago direlako, perifieriara botatzen gaituztelako, periferiatik ere bota egiten gaituztelako, etxebizitza eskubidea ez delako bermatzen (are gutxiago paperik gabe eta egoera zaurgarrian dauden kideen kasuan)”.
Deitzaileen artean Infernua Bizirik, Lobato Etxea eta Donostialdeko Okupazio Bulegoa daude.