Donostia Arraun Lagunak omenduko dute Martutenen
Datorren asteartean, hilaren 12an, Martutenen kultur jarduerak egingo dituzte. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta Donostia Arraun Lagunak kluba izango da protagonista. Izan ere, Kontxako irabazleak omenduko dituzte auzoan. Hona hemen hilaren 12ko egitaraua, jarduera guztietan maskara janztea derrigorrezkoa da:
- 09:00. Udaleko dultzaineroak auzoko kaleetatik barrena.
- 11:30. Ohiko meza hildako auzotarren omenez.
- 11:30-13.00. Puzgarriak eta margolanak umeentzat parkean. Bakoitza egokitutako mahaian eta musukorik kendu gabe.
- 16:30. Oihan Vega parkean.
- 16:30. Umeentzako ipuin dantza (eserlekuan eta musukoarekin).
- 18:00. Oihan Vega parkean.
- 18:00. Euskañolitis bakarrizketa. Bi hizkuntzetan.
- 19:30. Donostia Arraun Lagunak klubari omenaldia parkean. (Auzoko hainbat elkartek egindakoa).
- 20:00. Burrunba elektrotxaranga.