Intziri taldeak Euskal Herriko neska* gazteen baterajotzean parte hartuko du
Donostiako Intziri neska gazte taldeak asteburuan antolatu den baterajotzean parte hartuko du. ‘Mugimenduan gaude, lurrikara gara’ lelopean, “neska* gazteok krisi anizkoitzari nola erantzun behar diogun hausnartzera goaz, neska* gazte subjektu politikoa berrezaugarritzeko eta gure problematika propioak mahai gaineratzeko”.
Elizondon izango dira topaketa hauek Euskal Herriko “neska* gazte guztion elkargune izango dira, geldiezina izango den olatua sortzeko asmoz”.
Donostiako Intziri neska gazte taldeak autobusa atera du, eta larunbatean goizeko 8:00etan aterako da. Izen ematea jada itxita dago.
Hau da bi egunetarako antolatu duten hitzaldi eta ezatabaida: