Illunbeko zezen plazari askotariko erabilera emango diote
Donostiako Udalak eta Gipuzkoa Basketek adosturikoaren arabera, aurrerantzean Illunbeko zezen plazan ez dira soilik saskibaloi partidak antolatuko. Hau da, kirol jarduera gehiago egin ahal izango dira han; adibidez, eskubaloi partidak. Datorren asteazkeneko Tokiko Gobernu Batzordean onartuko dute akordioa.
Horrez gain, Gipuzkoa Basketek aukera izango du Illunbeko pistaren izena komertzialki erabiltzeko. Babesle bati saldu ahalko dio aldi baterako izen komertziala. Anoeta futbol estadioaren formula bera izango litzateke. Izan ere, Reale Arena deitura komertziala du Realaren futbol zelaiak.