Aieteko Literatura eta Zinema Zikloa abiatuko dute asteazkenean
Aieteko kultur etxeak urteroko Literatura eta Zinema Zikloari hasiera emango dio asteazkenean, Lantxabe Auzo Elkartearen eskutik. Literaturari dagokionez, 18:30ean literatura solasaldia egingo dute Salman Rushdie idazlearen Hijos de la medianoche liburuaren inguruan. Lola Arrietak dinamizatuko du jarduera eta gazteleraz izango da.
Zinemari dagokionez, Salvajit Ray zuzendariaren Pather Panchali filma proiektatuko dute ostiralean, 18:00etan. Sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte. Jesus Garmendia Ibañezek gidatuko du emanaldia.