Donostiako Metroaz eta hiri ereduaz ariko dira Okendo Kultur Etxean
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren inguruko solasaldia egingo du bihar. Donostiako Metroa eta hiri eredua izenburupean, azpiegituraz ariko dira Groseko Okendo Kultur Etxean 19:00etatik aurrera.
Fernando Diaz Orueta soziologoak, Jon Agirre Such arkitektoak eta Bizilagunekin plataformako kide batek parte hartuko dute mahai inguruan. Metroaren auzia eta hiri ereduarekin duen lotura aztertuko dute. Horrekin batera, egitasmoaren ondorio sozialen inguruan eztabaidatuko dute.