Ahostegunak egitasmoan izena emateko aukera, urriaren 24ra arte
Mintzola Ahozko Lantegiak aurten ere antolatu ditu Ahostegunak, eta urriaren 24ra arte dago izena emateko aukera.
Ahostegunak egitasmoak antzerkiaz, bertsoaz, kantuaz eta literaturaz gozatzeko saioak eskainiko dizkie 18 eta 22 urte arteko gazteei. Urriaren 28tik azaroaren 18ra izango da, ostegunero, Euskaltzaindiak egoitza duen Tolare baserrian, UPV/EHUko Gipuzkoako campusaren aldamenean. Saioak 16:00etatik 19:00etara izango dira.
Kultur-sortzaileak ere gonbidatuko dituzte aurten, baina ez duet oraindik zerrendaren berri eman. Sarrera doakoa izango da, baina izena ematea ezinbestekoa da.