Bi astean behin elkarretaratzeak deitu dituzte Parte Zaharreko bizilagunek
Parte Zaharreko bizilagunak bizi duten egoera dela eta hainbat mobilizazio egiten ari dira azkenaldian. Beste urrats bat eman nahi dute eta “alkatearen pasibotasuna eta gobernu taldearen isiltasuna ikusita”, bi astean behin mobilizazioak egiten hasiko direla iragarri dute, “urriaren 2an hasitako mobilizazio garrantzitsuari jarraipena” emanez.
Horretarako, 15 egunean behin elkarretaratzeak egingo dituzte Ijentea kaleko Udalaren aurrean. Hileko bigarren ostegunean, 19:00etatik 19:30etara. Eta hilaren laugarren ostegunean, osoko bilkura egiten den egunean,11:00etatik 11:30etara.