Gasteizko erailketa matxista salatu du Donostiako Udalak
Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du gaur Alderdi Ederren, Gasteizen emakume baten hilketa matxista gaitzesteko. Udal talde guztiek parte hartu dute elkarretaratze isilean, hilketa gaitzesteko eta biktimaren senideei eta hurbilekoei elkartasuna adierazteko.
Donostiako Udalak bat egin du EUDELek zabaldu duen gaitzespen-adierazpenarekin. Adierazpen horretan jasotzen denez,”emakumeenganako indarkeria, era guztietan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…), emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina”. Euskal gizarte osoak duen erantzukizuna azpimarratu dute eta “sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen” jarraitu behar dutela adierazi dute, “etorkizuna ordezkatzen duten herritar gazteenei” zuzenduta.