Ertzain batek gazte baten hizkuntza eskubideak urratu dituela salatu du Ernaik
Ernai gazte antolakundeak salatu duenez, asteartean Donostian egin zuten manifestazioaren ondoren, Ertzaintzak hiru gazte identifikatu zituen autobusean zihoazenean, eta euren hizkuntza eskubideak urratu zituzten.
Gazteetako batek identifikazioaren momentuan grabatutako bideo baten bidez egin dute salaketa, eta bideoan entzun daiteke gazteak agenteari eskatzen diola dokumentazioa euskaraz eskatzeko. Ertzainak, ordea, tratua euskaraz jasotzeko eskubidea duela aitortzen badio ere, gaztelaniaz egiteko “beharra” ere baduela esaten dio, bere nortasun agirian “Espainia jartzen duelako”. “Ez da lehengo aldia Donostian horrelako hizkuntza urraketa baten aurrean aurkitzen garela eta hau onartezina da”, salatu du Ernaik.
Baina haiek identifikazioa gazteleraz egingo zutela esan zieten gaztei eta euren nortasun agirian Espainola direla jartzen duela leporatuz.
— Ernai Donostia (@ErnaiDonostia) October 13, 2021
Ez da lehengo aldia Donostian horrelako hizkuntza urraketa baten aurrean aurkitzen garela eta hau onartezina da.#gazteokindependentzia pic.twitter.com/CWEwfx5drT