'Hamaika entzuteko!' lehiaketaren zazpigarren deialdia aurkeztu dute
DK Irratiak eta Donostia Kulturak irrati pieza labur eta originalen ekoizpena zein hedapena bultzatzea dute helburu. Horretarako sortu zuten Hamaika entzuteko! lehiaketa. Lanak aurkezteko zazpigarren deialdiaren epea ireki dute azaroaren 26ra bitarte. Oinarriak helbide honetan kontsultatu daitezke.
Parte hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, euskaraz edo gaztelaniaz. Gaia guztiz askea da, eta edozein motatako pieza izan daiteke. Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak. Sariei dagokienez, irrati pieza onenak 800 euro eskuratuko ditu, eta euskarazko irrati pieza onenak 600 euro.
DK Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak, eta aurkezteko irrati pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero. Sari banaketa abenduaren 17an izango da Viktoria Eugenia Antzokiko Club aretoan.