Londres hotelak 150 urte bete ditu
Hotelak 150 urte daramatza Donostiara datozen bisitariei harrera egiten. Gertakari ugari bizi izan ditu denbora horretan, eta Kontxako Pasealekuan izan baino lehen, hiriko beste bi zonaldetan izan zen hotela.
1867an bi enpresari donostiarrek, Balda eta Mateu, garaiko luxuz beteriko eraikina eraiki zuten Kontxako Pasealekuan. Pertsonai garrantzitsu ugari igaro dira eraikin honetatik, eta esaterako, 1868an Espainiako Elisabet II.a ihes egiteko bidean zela bertan izan zen. Urtebete beranduago, Kursaal kasinoak alokatu zuen, eta hotel txiki bat ireki zuen ‘Ingles’ izena jarriz.
Hala ere, Londres hotelaren historia ez da han hasten. 1813ko gertakarien ostean, hiria berreraikitzeari ekin zioten eta Bretxa inguruan ostatuak irekitzen hasi ziren. Hala, Eduardo Dupouyk Aldamar kalean, Londres izeneko ostatua ireki zuen. Gutxinaka, harresietatik kanpoko gunean eraikuntzak egiten hasi ziren, eta hotelen eskaria altua zenez, Dupouyk Askatasunaren Hiribidean kokatu zuen bere ostatua. Zehazki, Getaria kalea eta hiribidea elkartzen diren hertzean zegoen Londres. 1902 arte iraun zuen bertan, eta ondoren, gaur egungo kokalekura mugitu zuten, eta Londresko eta Ingalaterrako hotela bilakatu zen.
1919. urtean Jose Urbistondok 1.400.00 pezetagatik erosi zuen eta harrezkero, Urbistondo familiarena izan da.