Martutenen "gutxienez hamar pertsona" kaleratu dituztela salatu dute
Kaleratze bat egin dute ostegun goizean Martutenen, eta Donostiako Kontseilu Sozialistak salatu duenez, “gutxienez hamar pertsona” kaleratu dituzte. Ertzaintzak hedabide honi adierazi dionez, goizeko seiretatik hamarretara egin dute jarduketa, eta “epaile baten aginduz” egin dute kaleratzea. Era berean, Ertzaintzak azaldu du “hainbat etxebizitza eta lokal” hustu dituztela, eta ez dutela atxiloketarik egin, ezta identifikaziorik egin; ez dute kaleratutako pertsona kopuruaren inguruko informaziorik eman.
Kontseilu Sozialistaren arabera, ISGA inmuebles SA enpresarenak dira hustutako higiezinak, eta enpresa bera da kaleratzea eragin duen salaketa jarri duena. “Sistema kapitalistan, etxebizitza merkantzia bat denez, sektore proletarizatuenen oinarrizko beharrizan hau ez dago bermatuta”, salatu dute.
Gaur goizean Martuteneko etxe batetik gutxienez hamar pertsona kaleratu dituzte. Sistema kapitalistan, etxebizitza merkantzia bat denez, sektore proletarizatuenen oinarrizko beharrizan hau ez dago bermatuta. pic.twitter.com/7ygFStCvBt
— Kontseilu Sozialista Donostia (@Kontseilua_Don) October 14, 2021