Petra taldea itzuli da, 'Denboraren Bidea' disko berriarekin
Psikodelia, garage eta rock progresiboaren ildoetatik jarraituz, Petra donostiarrek euren estiloa finkatu dutela dirudi kaleratu berri duten Denboraren Bidea azken lanean. Taldean bigarren lana da honako hau eta bandcampen entzun daiteke osorik.
Amarako Corsarios Estudiosen grabatu zuten 2020ko martxoan, konfinamendu aurretik. Formazioz aldatuta Imanol Saizar (ahotsa eta teklatua), Sergio Martinez (gitarra), Igor Berrios (baxua) eta Mikel Ramirez de Alda (bateria). Azaeko artelana Sebastian Gomezena da.