Batzen aurkeztu dute, babesgabetasun egoeran dauden gazteak enpleguratzeko sistema
Zabalduz kooperatibak Batzen egitasmoa aurkeztu du ostiralean, gazteak enpleguratzeko harrera sistema. Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio Sarean dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio soziolaborala bilatuko dute. Tabakaleran egin dute aurkezpena Zabalduzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek.
16-23 urte arteko gazte “migratu nahiz autoktonoen bizitza independenterako trantsizio prozesuen arrakasta ahalbidetu nahi da” ekimen honen bitartez. Gipuzkoako enpresen gaitasunak aztertuta, gazteen ibilbide formatiboak elkarrekin aztertu eta bi errealitateen beharretara moldatuko diren ibilbide soziolaboralak diseinatu eta garatu nahi dituzte. Gipuzkoako formazio zentro eta garapen agentzien eskaintza formatibo-soziolaborala aprobetxatuz, eta eskualdeetako inklusio sareekin koordinatuz, gazteak enpleguratzeko sistema malgu eta egonkor bat artikulatzea da asmoa.
Zabalduzeko Andoni Zulaikak eta Esti Berazak azaldu dutenez, “gehitzea da asmoa, jada martxan dauden ekimenen osagarriak izanez”. Gipuzkoako gazteen emantzipazio tasa 30 urteren bueltan dagoenean, “gazte hauei 22 urterekin autonomoak izan daitezen eskatzen diegu, eta ez du zentzurik”. Ikuspegi integralago baten beharra azpimarratu dute eta enpresa eta gazteen artean zubi lanak egitearen beharrz.
Batzen harrera sistemak hiru konpromiso maila proposatzen dizkie enpresei, euren beharretatik abiatuta, lan elkarrizketa bat egitetik, harrera enpresa izateraino.