'Ez geratu azalean', Merina Gris donostiarren kantu berria
Donostian sortutako talde misteriotsuak bere laugarren kantua kaleratu du ostegunean. ‘Pop zakarra’ estilotik aldendu dira, lo-fi giroko piano eta sampleekin, nostalgia kolorez margotuz Ez geratu azalean. Melodia alaiaren azpian letra malenkoniatsuak ematen dizkigute, hirukotearen barne munduaren erakusgarria dirudiena.
Beti bezala, bideoklip zainduarekin aurkeztu dute kantua, oraingo honetan, J Martina hirukotearen parte hartzearekin. Merina Gris hirukoteak oraindik ez du kontzerturik eskaini, baina iksumira handia sortzen ari dira, besteak beste, euren lan zainduen atzean, anonimotasuna gordetzen ari direlako.