Ohitura zaharrak eta txarrak

Ohitura zaharrak Argazkia: Josea Parron

Osasun larrialdi egoera amaituta, gure ohitura ohiak berreskuratzeko ordua da. Gogoan ahal duzu taberna batean zutik kontsumitu zenuen azken aldia? Faltan botatzen zenuen? Pandemiak gure-gureak ziren espazio asko arrotz bilakatu ditu, baita tabernak ere. Eserita egon beharra, pertsona kopurua mugatzearen beharra… Barraren bi aldekoentzat beharrak. Urte eta erdi (oso) luze baten ondoren, ohiturak galduko genituen beldurra zuten askok. Pasatakoak gauza onak estimatzeko balio beharko luke, eta ez bizitzan gogogabetzeko.

Ohitura txarrak ahaztea eta onak eustea, horra hor bizitza zoriontsuaren gakoa. Azkar ohitu gara neurri arrotzetara, baina tabernako giroa, elkarrekin egotea, ospatzea, dantza eta festa ez dira hain erraz ahazten. Bakarrik joanda ere, beti topatuko duzulako norbait prest.

HITZAkide HITZAkide