Joan den aste osoan 54 koronabirus kasu atzeman dira Donostian
Osasun larrialdi egoera amaituta, ia erabateko normaltasunera itzuli da hiria. Koronabirus kasuak jaitsi egin dira Euskal Herri osoan. Donostian 54 atzeman dira zazpi egunetan eta intzidenzia metatua 70,18n dago. Larrialdi egoera amaitu denetik Eusko Jaurlaritzak astean behin bakarrik emango ditu datuak, lehen egunero ematen zituen.
Intzidentzia osasun eremuka
Aste osoan zehar osasun eremuka egondako positibo kopuruak behera egin du nabarmen. Amara eta Erdialdean, adibidez, zazpi egunetane z da kasu bakar bat ere atzeman.
- Intxaurrondo: 4 (78,86)
- Amara Berri: 12 (76,92)
- Gros: 10 (70,92)
- Bidebieta: 2 (69,38)
- Ondarreta: 3 (64,27)
- Aiete: 2 (64,17)
- Egia: 6 (60,87)
- Amara-Erdialdea: 0 (58,76)
- Loiola: 1 (54,51)
- Altza-Roteta: 6 (51,03)
- Parte Zaharra: 5 (36,13)
Neurri eta gomendio orokor berriak
Oro har, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gordetzeko ahalegina egin beharko da leku publikoetan, eta distantzia hori gordetzeko are ahalegin handiagoa egin beharko da barruti itxietan.
Modu berean, eskuak soluzio hidroalkoholikoarekin edo ur eta xaboiarekin sarriago garbitzeko ahalegina egin beharko da.
Erabilera publikoko establezimenduek eta lekuek etengabeko aireztapena bermatu beharko dute.
Maskaren erabilera
Maskara erabiltzeak nahitaezkoa izaten jarraitzen du erabilera publikokoa den edo publikoarentzat zabalik dagoen edozein espazio itxitan. Aire zabaleko espazioetan maskara nahitaez erabili beharko da, baldin eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe gordetzeko aukerarik ez badago, bizikide diren taldeetan izan ezik.
Edukiera
5.000 pertsona baino gehiagorentzako edukiera duten barruti itxietan, gehieneko edukiera % 80koa izango da, eta ezingo da elikagairik edo edaririk kontsumitu ekitaldietan, ez barrualdeetan ez kanpoaldeetan.
Ordutegiak
Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jardueretarako ixteko eta irekitzeko ordutegia horren inguruan aplikagarria den ordutegien ohiko arauketara egokituko da.
Ekitaldiak
Ekitaldiak antolatzean, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibideak bete beharko dira. (Hemen argitaratuko dira, datozen egunotan: www.euskadi.eus/koronabirusa).
Ekitaldiak egin bitartean, barneko eta kanpoko barrutietan ura baino ezingo da kontsumitu; beste elikagairik eta edaririk ezingo da hartu. Elikagaiak eta edariak ostalaritzako eta jatetxeetako espazioetan baino ezingo dira saldu eta kontsumitu. (Adibideak: futboleko edo beste kirol batzuetako partidak, kontzertuak…).