Aparkalekuetan jarritako 31 behin-behineko terrazak erretiratu beharko dituzte
Iazko azaroa bukaeratik indarrean daude terrazen udal ordenantza malgutzen duten neurriak. Dena dela, larrialdi egoera bukatuta, behin-behineko neurri horiek bertan behera geratu direla berretsi du gaur Eneko Goia alkateak. Beraz, neurrien malgutze horri esker terrazak jarri zituzten ostalariek erretiratu egin beharko dituzte. Horretarako, hiru hilabete inguruko epea dutela adierazi du Goiak.
Guztira, 31 dira aparkalekuetan jarritako behin-behineko terrazak. Ordenantzaren aldaketak ahalbidetu zuen hori. Horrela ere, beste malgutze batzuk ere adostu zituen udalak. Esaterako, Parte Zaharrean mahai altuak dituzten tabernetan gehienez hiru aulki jartzeko aukera hormaren aurka eta establezimendutik ikusi ezin den leku batean terraza jartzeko aukera.