Gure Eskuk salatu du Amalur Alvarez bozeramailea "ikusezin eta mutu" utzi dutela zenbait komunikabidek

Joan den ostiralean egin ziren Aieteren 10. urteurreneko nazioarteko jardunaldien baitan Gure Eskuko Amalur Alvarezek parte hartu zuen ‘Gatazken eraldaketa demokratikoa’ izenpean, Donostiako Kursaalen. Elkarrekin aritu ziren Juan Jose Ibarretxe, Quim Torra, Jordi Cuixart eta Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramailea, baina EITBk telebistako albistegietan emandako albistean ez eta Noticias de Gipuzkoaren kronikan, ez da aipatzen Alvarezen parte hartzea.
Izan ere, argi utzi nahi dute ez dutela “inongo komunikabideren edo profesionalen kontra egin nahi”, baina gure erantzukizuna gertatutakoa salatzeko erantzukizuna sentitzen du Gure Eskuk.
Alvarez Gure Eskuko bozeramailea izateaz gain “ikerlaria eta erabakitzeko eskubideari buruzko doktore tesia egindakoa da. Ukaezina da Alvarezek gatazken eraldaketa demokratikoari buruz esateko duenak baduela interes publikoa. Zergatik bihurtu, beraz, ikusezin mahai inguru horretan parte hartutako emakume bakarra?”. Zalantzan jarri dute “Gure Eskuren ordezkari izateak ere zerikusirik izan ote duen Alvarez mututu izanarekin”.
“Kalitatezko kazetaritza” genero perspektibarekin egin beharraz sinestuta agertu da Gure Esku, “jarrera diskriminatzaileak bazter ditzaten eskatuz”.
EiTBk txio batean barkamenak eskatu zituen Alvarez ez aipatzeagatik, eta albistean gehitu zuen.
ZUZENKETA (2021/10/18): Ekitaldian Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramaileak ere hartu zuen parte, jatorriz aipatu ez bagenuen ere. Sentitzen dugu akatsa.
— EITB Albisteak (@eitbAlbisteak) October 18, 2021
Alvarezek sare sozialetan jasotako elkartasuna eskertu du mezu bidez.
Ez mutu, ez isilik, ez ikusezin… bai ordea, indarrez, ahots biziz eta konpromisoz beteta. Mila esker bidalitako babesagatik ?❤️?
— Amalur Alvarez (@amalur_al) October 18, 2021