Iñaki Gabilondo eta Mikel Erentxun donostiarrek Ondas sari bana irabazi dute
Iñaki Gabilondo kazetari donostiarra. (Argazkia: Carlos Alvarez/Getty Images) Ikus-entzunezkoen 2021eko Ondas sari esanguratsuak banatu zituzten asteazkenean Bartzelonan, eta bi donostiar saritu dituzte, biak ala biak euren ibilbide luzearengatik: Iñaki Gabilondo kazetaria eta Mikel Erentxun musikaria. Gabilondok Ondas sarietako antolatzaileen sari berezia jaso zuen, “irratiaren zerbitzura egindako ibilbide zabalarengatik”. Erentxunek, aldiz, musikaren arloko Ondas saria jaso zuen, bere ibilbidearengatik.
Gabilondok 1960ko hamarkadan abiatu zuen bere kazetari ibilbibidea, COPE irratian, baina SER irratian pasa ditu urte gehienak. Telebista kate eta idatzizko hainbat hedabidetatik ere pasa da, eta berriki hartu du erretiroa.
Erentxuni dagokionez, 1980ko hamarkadan hasi zen musikaren munduan, Duncan Dhu taldearekin. Arrakasta lortu zuen, eta 1990eko hamarkadan bakarkako ibilbidea abiatu zuen, gaur egunera arte aktiboan dagoena. ‘Amigos de guardia’ da bere azken diskoa, eta aurten atera du.

