Errigorako saskiak jasotzeko hamazazpi puntu egongo dira Donostian
Aurten ere Errigorako saskiak jasotzeko aukera izango da Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainari esker, Herriak egiten du herria lelopean. Donostian, ohikoa denez, jasotzeko puntu ugari egongo dira. Donostian hamazazpi puntutan banatuko dira, ia-ia auzo guztietan.
Urriaren 23tik azaroaren 11ra (azken hau barne) luzatuko da eskaerak egiteko aukera. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako hiru saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
2013tik 1.400.000 euro baino gehiago bideratu dira Nafarroa hegoaldean eta erdialdean “euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustatzera”. Eta, aldi berean, diru ekarpen hori elikadura burujabetzara pausuak emateko baliatu dute.
Hauek dira auzoz auzo Donostian egongo diren jasotze puntuak. Eskaera online egin daiteke hemen edo aurrez aurre eskatu eskaera puntuetan.
Amara: EH Bildu egoitzan
Amara Berrin: Amarako AEKn eta ELA Donostian.
Antigua: Doka Kafe Antzokian.
Añorgan: Ikastolen etxean eta Kutxa Ekogunean.
Bidebieta: Herri Ametsa Ikastola.
Egian: Aitor Ikastola HLHn eta Txoko Internazionalistan.
Gros: Irrintzi AEKn eta Zurriola Ikastolan.
Ibaeta: EHU Ibaetako Unibertsitatean.
Igeldo: IKO Igeldoko Kooperatiban.
Intxaurrondo: Steilas sindikatuan.
Loiolako Erriberan: Erribertxo elkartean.
Martutene: Arantzazuko Ama LHIn.
Parte Zaharra: Arrano Elkartean.
Agerraldiaren sorrera
Euskara sustatzeko helburuarekin, Agerraldia egitasmo sortu zuen Errigorak. Bere garaian erromatarrek ager vasconum izendatu zuten eremua “berreuskaldundu nahi duten herritar guztiak saretu eta mugimendu ekintzaile bat sortzeko”. Hainbat ekimen egin dira aurten, eta saskien kanpainarekin gehiago izatea aurreikusten dute. Hona hemen Ibil Bedi talde nafarrak egitasmoarentzat sortutako kantua.
