"Ez zuen inoiz gertatu behar"

Hamar urte bete dira ETAk armak behin betiko isildu zituenetik, denon bakerako. Oroitzen duzu non zinen duela 10 urte? Orwellen 1984-aren estiloan, iragana asmatu nahi dute garaiko torpedo jaurtitzaileek. Baina gezurrak buztana labur, lagun. Harritzekoa da erakusten ari garen maila baxua. Gure agintariak Epi eta Blasen eztabaidatzeko gaitasunetik: ondo eta gaizki, onak eta txarrak, indiarrak eta bakeroak. Historiak ez du hiltzaile eta hildakoen herri honetan inor absolbituko. Baina erridikuluen hemeroteka betetzen jarraitu beharrean, hobe genuke urteetako gatazka honi behin betiko itxiera ematea. Presoek eta euren senideek pentsatzen dutelako ere “ez zuela inoiz gertatu behar”.