French Openetik kanpo geratu da Clara Azurmendi donostiarra

clara azurmendi Clara Azurmendi, French Openeko partidan. (Argazkia: Badminton Photo)

Clara Azurmendik Taiwango Pai Yu Po badminton jokalariaren aurka jokatu zuen French Openeko kanporaketa Parisen, eta donostiarra World Tourreko txapelketatik kanpo geratu zen. Azurmendi irabazten hasi zen, baina taiwandarrak aurrera jo zuen eta azkenean partida irabazi zuen.

Lehen seta donostiarrarentzat izan zen, 21-18 irabazita, baina hurrengo bi setak 18-21 eta 17-21 galdu zituen Azurmendik. Denmark Openean, astebete lehenago, final laurdenetara iritsi zen donostiar gaztea.

HITZAkide HITZAkide