Olatz Salvadorrek bideoklipa kaleratu du Rozalenekin
Olatz Salvadorrek Ahots Hari kantuaren bideoklipa kaleratu du ostegunean. Kantuan kolaboratzen duen Rozalen kantari espainiarrak ere parte hartu du bideoklipean. Lehen aldia da Rozalenek euskaraz abesten duela.
Aurten kaleratu du Salvadorrek Aho Uhal (Airaka, 2021) albuma, eta izugarrizko arrakasta ari da izaten. Aretoak betetzeaz gain, hainbat toki berezietan jo du donostiarrak Buenafuenteren programan, Zinemaldian edo Finlandiako jaialdi batean, adibidez.