Elkano Browning Cream hirukoak 'Eup!' lan berria zuzenean aurkeztuko du azaroaren 28an
Donostiako Elkano Browning Cream taldeak Eup! seigarren lana argitaratuko du hilabete bukaeran. Viktoria Eugenia antzokian aurkeztuko dute hilaren 28an. Sarrerak salgai daude 15 euroan.
Mikel Azpiroz (Hammond B3 organoa), Franck Mantegari (bateria) eta Dave Wilkinson (gitarra, ahotsa) musikarien arteko lankidetza bueltan da. Jazza eta bluesa ditu oinarri hirukoak, baina muga horiek gainditzen dituzte erritmoa zein melodia indar handi eta modu erakargarrian nahastuz. Erritmo afrikarrak, eskala zingaroak eta pasarte psikodelikoak barneratzen ditu euren proposamenak.
2018an Bor Bor bosgarren diskoa argitaratu zuten, eta izenburu bereko kantua da jarraian entzungai duzuena.