Herri Harresien inguruko hitzaldia egingo dute, desobedientziaren liburuaren aurkezpenean
Iaz kaleratu arren, orain ari dira Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua aurkezten. Egiletza anonimo eta kolektiboa duen liburu honek, desobedientziarako eta ekintza zuzenerako hainbat proposamen eta adibide proposatzen ditu, urratsez urrats azalduak. Groseko Marruma elkartean egingo dute aurkezpena, azaroaren 4ean 18:30ean, eta bertan izango dira Donostiako Herri Harresian parte hartu zuten espetxeratuetako batzuk, euren bizipenak partekatzen.
Azaroaren 11an, Antiguako Txantxerreka elkartean egingo dute aurkezpen hitzaldia, festak eta desobedientzia, alderantzizko mundua eraikitzen lelopean.
MUNDUA ERALDATUZ GOZATZEKO ERREZETA LIBURUA
— AskeGunea (@AskeGunea) December 21, 2020
Salgai duzue dagoeneko ezohiko gidaliburu berria. Eskuz esku egiten ari da zabalpena, beraz galdetu zure inguruan non eskura dezakezun.
Garai neoliberal hauetan, desobedientzia da bidea. Izan gaitezen aske! pic.twitter.com/Kz82RXQb4A