Uliako parke bati Josetxo Mayor zaindariaren izena jartzea proposatu dute
Donostiako Udalak onartu du Uliako parke bati Josetxo Mayor izena jartzeko proposamena. Hain zuzen ere, Ulia gainean dagoen plater tiroketa guneko berdegunea Josetxo Mayor parkea gisara izendatzea proposatu dute. Mayor ezaguna da urtetan Ulia mendia zaintzeagatik. 2017an zendu zen Uliako bideen sortzaile eta garbitzailea.
Prozesu hori irekitzearekin batera, kaleen izenen batzorde txostengileak azaroan ekingo dio, ziurrenik, bere jarduerari Garapen eta Lurralde Plangintzako Batzordean, aurreko agintaldiko eskema berarekin.