Laugarren postua lortu dute Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek Heracles Slovakia Cupean
Mikel Unanue eta Oihane Otaegi. (Argazkia: RFEDH) World Tourreko Heracles Slovenia Cup txapelketan izan dira berriro ere Oihane Otaegi eta Mikel Unanue curling jokalariak, eta laugarren postu bat lortu dute, astelehenean Norvegiako Rønningen eta Brændenen aurka 8-6 galdu ostean. Joan den urtean ere txapelketa honetan aritu ziren kirolari donostiarrak, eta brontzezko domina lortu zuten.
Urriaren 28an hasi zuten txapelketa Otaegik eta Unanuek, eta Szelinga eta Frynia poloniarrak 3-7 garaitzea lortu zuten. Bigarren partida Palancsa eta Kiss hungariarren aurka jokatu zuten, eta 2-13 galdu zuten. Orokocká eta Hora’cek eslovakiarren aurka lortu zuten bigarren garaipena donostiarrek, eta hirugarren garaipena Kalocsai-Van Dorp eta Czermann hungariarren aurka lortu zuten. Final laurdenetan Kaldvee eta Lill estoniarren aurka jokatu zuten donostiarrek, eta 8-9 irabaztea lortu zuten. Semifinaletan, baina, ostera txapelketa irabazi zuten korearren aurka aritu ziren Unanue eta Otaegi, eta 1-8 galdu zuten. Brontzezko domina lortzeko partida ere galdu egin zuen bikote donostiarrak, eta laugarren postuarekin amaitu zuten txapelketa.
Orain, Mixed Doubles Friedly Games 2021 txapelketa ari dira jokatzen kirolari donostiarrak.

