Orixe Ikastolak aukeratuko du 2022ko haur danborradako Danbor Nagusia

2022ko Haur Danborradako Danbor Nagusia Orixe Ikastolako ikasleen artean aukeratuko dute, beraien txanda delako. Gainerako pertsonaiak ordezkatuko dituen konpainia datorren astean erabakiko da. Sei konpainiek aukera zuten danborradako pertsonaien zozketan parte hartzeko, paper hori izan ez duten parte hartzaileen artean. Baina guztiek, hainbat arrazoirengatik, beren txandari uko egin diote eta horren ondorioz zozketa bat egingo da parte hartu nahi dutenen artean. Erabakia jakinarazi ahal izango dute hilaren 8ko 12:00etan.
Erabaki puntuala da, oraindik ere jardueren garapena baldintzatzen duen osasun egoera dela eta. 2023rako, egiteke dauden konpainien zerrenda berreskuratuko da, 2022ko emaitzak prozesu hori baldintzatu gabe. Hemeretzi dira Donostiako gizartea eta jaiak ordezkatzen dituzten pertsonaiak.