Mursego eta Ruper Ordorika Viktoria Eugenia Antzokian ariko dira urtarrilean
Ruper Ordorika musikaria. Donostia Kulturak neguko programazioaren aurrerapena aurkeztu du. Urtarrilerako hamabi ikuskizun antolatu dituzte Viktoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan. Horietatik zortzi kontzertuak dira, bi antzezlanak eta dantza eta magia ikuskizun bana.
Euskal Herriko Gazte Orkestra (urtarrilak 2), Mursego (urtarrilak 3), Idoia (urtarrilak 4), Ruper Ordorika (urtarrilak 22), The Musical Box (urtarrilak 26), Mikel Urdangarin (urtarrilak 28) eta Depedro (urtarrilak 29) zuzenean ariko dira Viktoria Eugenia Antzokian. Era berean, leku berean ikusi ahal izango dira Genoma B, La casa de Bernarda Alba dantza emanaldia (urtarrilak 14) eta Donostia vive la magia ikuskizuna (urtarrilak 8) programatu dituzte.
Antzoki Zaharrean Txalo Produkzioak Lehendakari gaia komedia aurkeztuko du (urtarrilaren 27tik 30era), eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, berriz, Histrion Teatrok El mueble (o todas esas cosas que nunca nos diremos) lana. Leku berean Goiko Gelak euskal gospel kontzertu bat eskainiko du.
Sarrerak 11:30etik aurrera eskuratu ahalko dira ohiko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

