Tokiko produktuak izan dira nagusi Bulebarrean
Donostiako Udalak Tokiko Produktuaren Eguna antolatu du beste behin, eta tokiko produktuen 30 bat postu egon dira ostiraletik larunbatera Bulebarrean jarri duten karpan. Jende andanak bisitatu du tokiko produktuen azoka, eta giro ederra izan da, trikitilarien zuzeneko musika lagun.
Askotariko produktuak izan dira salgai: edariak, esnekiak, ahatekiak, frutak, barazkiak, gozoak, txokolateak, eta abar. Hedabide hau Bulebarreko karpan egon da larunbat goizean, eta irudi bilduma osatu du: