Diana Krall, Herbie Hancock eta Yann Tiersen musikariak Jazzaldian arituko dira

Donostiako Jazzaldiak 57. jaialdiaren programazioaren lehen aurrerapena egin du. Izen handiko artistak iragarri dituzte. Batetik, hiru pianista esanguratsu: Herbie Hancock, Yann Tiersen eta Hiromi. Bestetik, hiru abeslari bikain: Diana Krall, Gregory Porter eta Lurt Elling. Eta, azkenik, Calexico taldea ere konfirmatu dute.
2022ko uztailaren 21etik 25era egingo da 57. Jazzaldia. Datorren urtean jaialdia normaltasunera itzuliko dela aurreikusten dute antolatzaileek. Horrela, Zurriola hondartzako agertokian berriz ere programatu ahal izatea espero dute. Azken bi urtetan ez da emanaldirik egon horren estimatua den gunean.
Trinitate plazako eta Kursaaleko kontzertuen egitarau osoa hilabete bukaeran plazaratuko dute, eta, aldi berean, bi esparru horietarako sarrerak eta abonamenduak salgai jarriko dituzte.