Antiguako Ideal depilazio zentroko langileek salatu dute lau hilabete daramatzatela kobratu gabe

ideal Ideal establezimenduko langileek elkarretaratzea egin zuten larunbatean. (Argazkia: ELA)

Tolosa hiribideko Ideal depilazio zentroko langileek, ELA sindikatuaren babesarekin, elkarretaratzea egin zuten larunbatean establezimenduaren aurrean, salatzeko lau hilabete daramatzatela kobratu gabe. “Enpresaren jabeek ez dute gurekin bildu eta azalpenik eman nahi, eta langileontzako egoera hau jasanezina da. Bitartean, beraiek beste enpresa batzuetatik euren soldata ari dira hilabetero”, salatu zuten.

“Barkamena eskatzen diegu bezeroei, azken hilabeteotan arretak okerrera egin duelako. Baliabiderik gabe lan egitera behartu gaituzte, enpresaren utzikeria dela eta”, gaineratu zuten. Era berean, azaldu zuten enpresak ez dizkiela mezuak erantzuten, eta, beraz, ez dakitela zer gertatuko den euren lanarekin, ezta bezeroek aurretik ordaindutako zerbitzuekin ere.

HITZAkide HITZAkide