Anarik kontzertua iragarri du Bukowskin, iganderako

Igande honetan, azaroak 14, eguerdiko 13:00etan kontzertua eskainiko du Anari Alberdi musikariak Egiako Le Bukowskin. Orain entzungo duzun hau… singlearen aurkezpena egingo du Azkoitiko musikariak, “mini-kontzertu-vermut” formatuan. Pandemia hasi zenetik Bukowskin egingo den lehen kontzertua izango da.
Izena emateko formulario bat jarri dute helbide honetan. Hala ere, ohartarazi dute bertan izena emateak ez duela sarrera ziurtatuko. Edukiera mugagatik, erantzunen hurrenkeraren arabera izango da emanaldira joateko aukera. Konfirmazioa azaroaren 11ean emailez jakinaraziko dela esan dute.