Belartzako harri betelan ilegala kentzeko 1,3 milioi euro jarriko ditu udalak
Apirilean abiatu zuen Donostiako Udalak Añorgako Belartza Goikoa eremuko harri isurketa ilegala erretiratzeko prozesua. Une honetan, udala kontratu bat prestatzen ari da lan horiek egiteko, eta 1,3 milioi euro bideratuko ditu horretara. Gastua udalak bere gain hartuko du modu subsidiarioan, eta ondoren isurketa egin zuen Valeriano Urrutikoetxea enpresak ordaindu beharko du.
Gogora dezagun EAEko Auzitegi Nagusiak 2019ko ekainean ebatzi zuela lursailean egindako isurketa ilegala zela. Valeriano Urrutikoetxea enpresa eta udala zigortu zituen. Bata isurketa egiteagatik, eta bestea isurketa hori egiteko baimena emateagatik. Enpresak uko egin zion harriak erretiratzeko aginduari, eta, ondorioz, udalak modu subsidiarioan hartu zuen ardura.