Gazte mugimendu kurduaren inguruko liburu aurkezpena Txantxarrekan
Herri Kurduaren aldeko Donostiako Ekimenak, liburu aurkezpen hitzaldia antolatu du, ostegunean, hilak 18, 18:30etan Txantxarrekan. Komalên Ciwan gazte mugimendu kurduko kideak egonen dira, Descontrol argitaletxeko kideekin batera.
Argitaletxearen arabera, liburu hau “Gazte Mugimendu Iraultzaile Kurduak bere paradigma politikoa eta ideiak azaltzeko egindako ahalegin kolektibo baten emaitza da. Horretarako, gaztetasunaren kontzeptua, esanahia eta inplikazioak xehatzen eta aztertzen dira. Horrez gain, gazteriak historian zehar izan duen papera eta borroka ezberdinetan izan duen parte hartzea aztertzen dira”.
Gazte Mugimendu Iraultzaile Kurdua Komalên Ciwan aterkipean antolatzen da. Hori da Kurdistan eta Europako toki ezberdinetan presentzia duten gazte kurduen elkarteen federazioaren izena. Komalên Ciwan konfederalismo demokratikoaren alde borrokatzen da; Abdullah Öcalanek eta PKK-k proposatutako paradigma politikoa.