Kafea eramateko ontzi berrerabilgarriak, Irri Sarri proiektuaren bidez
Abian da Irri Sarri proiektua Donostian eta Gipuzkoan, eramateko kafeentzat ontzi berriztagarriak banatzen dituen proiektua. Gipuzkoa Turismoak bat egin du Irri Sarrirekin eta, Gipuzkoako Ostalaritzarekin batera, ekimen hau zabaltzeko laguntza eman dute, Gipuzkoan zehar banatutako 100 establezimendutarako 3.000 edalontzi berrirekin.
Duela urtebetetik hona, ekimen honek, tabernetan eta kafetegietan erabilera bakarreko edalontzien erabilera murriztearen aldeko apustua egiten du, eta orain, erakundearen eta Gipuzkoako Ostalaritzaren ekarpenari esker, 3.000 edalontzi berri sortu dira Gipuzkoan zehar banatutako establezimendu gehiagotara iristeko. Hona hemen, hedabide honetan egindako elkarrizketa.
Funtzionamendua gordailu zerbitzu batean oinarritzen da. Sistemari atxikitako establezimenduren batean kafe bat eskatzean, bezeroari edalontziagatik 2 euro gehiago ordaintzeko aukera eskaintzen zaio; horrela, edaria kontsumitu ondoren, ontzia zerbitzu hori eskaintzen duen edozein establezimendutan itzuli ahal izango da, eta, horrela, jarritako fidantza berreskuratuko da.
- Parte Zaharra: Belea Taberna, Herria Taberna, Ijentea, Juantxo Taberna, La Jarana, Maiatza, Raviolina, Ubarrechena.
- Amara: Bar la Bella Easo, Kairos, Bistroteka Zinema7, Donostea Coffee, Pirpira Cafe.
- Benta Berri: Arkaitzak taberna, BBkafe. Café de Mario, La Rebotika, Trikua Gastro & cafe, Tximistarri.
- Egia: LABe restaurant, Via Fora.
- Gros: Cafe Loft, El Muro, Fresh & Green, Ipotx Taberna, Norta Gros, Moöi. OhBaba, Ondarra, Pandora, Simpson.
- Igara: Orlegi. Txola.
- Igeldo: Hotel Monte Igeldo.
- Miramon: Bizi. Felisa Kafetegia. Onkologikoa Kafetegia. Tilia.
- Loiolako Erriberak: Doctor Livingstone.
- Erdialdea: Cafecito, Amelie, Botanika Kafe, Irubi Café, Más Que Café, Norta San Martin, Old Town Coffee, Sweet Roma Cupcakery.