Koldo Izagirrek gidatuko du Intxaurrondoko ibilbide literarioa
Larunbatean, hilaren 20an, Intxaurrondoko Ibilbide literarioa egingo du Plazara Goaz euskara elkarteak. Koldo Izagirre idazlea izango da gidaria. Irteera 10:30ean izango da Intxaurrondo Kultur Etxe aurretik, eta auzoko hainbat txokotan geldiuneak egingo dituzte. Batzuetan, istorio interesgarri eta xelebreak entzuteko, eta beste batzuetan bertsotan eta kantuan egiteko.
Bestalde, euskara elkarteak beste bi jarduera antolatu ditu abenduaren 3ko Euskararen egunaren harira. Hilaren 26an, haur jolasak, gaztainak erre eta beste egingo dituzte. Hilaren 27rako, berriz, pailazoen emanaldia eta bertso afaria antolatu dituzte. Jarduera hauen inguruko xehetasunak aurrerago iragarriko dituzte.