Gartxot Unsainek proiektu pertsonalena aurkeztu du
Ghau da Gartxot Unsain musikari donostiarraren proiektu berri eta pertsonalena. Lehen xehetasunak eman ondoren, Ea nor naizen lehendabiziko singlea aurkeztu du. Doinu dantzagarriak dakartza oraingoan.
Unsainek honela aurkeztu zuen Ghau proiektua: “Gauza bat kontatzera nator. Proiektu berri bat munduratu eta lehenesteko ordua da. Nigandik. Nirea. Gartxot hau. Barrua musikatuz beste behin, oraingoan, nire talaiatik eta bidelagun ederrek ematen duten indarra baliatuz, gustoko ditudan disziplina ezberdinak uztartzeko asmo apal bezain erraldoiarekin”.
IRUTXULOKO HITZAk Unsain elkarrizketatu zuen, eta proiektu honen inguruan hitz egin zuen.