Alderdi Ederreko noriaren muntaia hasi dute gaur
Atzo arratsaldean hasi ziren Alderdi Ederreko noriaren muntaketa lanekin, eta azaroaren 26an egongo da erabilgarri. Egun berean piztuko dituzte kaleetako eguberrietako argiak, baita eguberrietako merkatuen irekiera ere. 40 saltokitxo jarri dituzte: hamalau Ramon Labayen plazan, eta gainontzekoak Frantzia pasealekuan.
Noria honek 36 metroko altuera izango du, eta 26 kabina izango ditu. 157 pertsonak bidaiatu ahal izango du une berean.