Ibilaldi herrikoi bat egingo dute Bidebietan
Bidebietako Auzokide auzo elkarteak ibilaldi herrikoi bat antolatu du auzoan, Bidebieta hobeto ezagutu edo, besterik gabe, handik paseatu nahi dutenentzat. Datorren asteartean, hilaren 30ean, izango da, 17:00etan. Guardaplata erretiratuen etxetik abiatuko dira, eta garaje ingelesean elkartuko dira parte-hartzaile guztiak, 17:15ean. Edonor joan daiteke, eta koronabirusaren kutsatzeak saihesteko segurtasun neurri guztiak hartuko dituzte.