Lanberrik udalari eskatu dio Txomiñeneko haurtxokoaren diru laguntza mantentzeko
Hilaren 2an zabaldu zuten Txomiñeneko haurtxokoa. Kabia elkarteak kudeatzen du, eta hilabetez atzeratu behar izan zuten irekiera udalak azken bi urtetan diru laguntza murriztu dielako –iaz %10–. Lanberri auzo elkarteak jakinarazi duenez, 2022ko udal aurrekontuetan %3,6 igoko diete laguntza. Ordea, 2019ko laguntzara ez dela iritsiko gaineratu dute, eta horren aldeko lanean jarraituko dute. Haurtxokoaren erabiltzaileek protesta bat egin zuten urria hasieran.
Udal gobernuaren asmoen berri izan ondoren, auzo elkartea oposizioko udal taldeekin jarri da harremanetan zuzenketa bidez haurtxokoaren laguntza berreskuratzeko. 3.000 euro inguru gehiago behar ditu haurtxokoak bere zerbitzua behar bezala mantentzeko.