Rockaz eta kazetaritzaz ariko dira Lide Hernando, Joseina Etxeberria, Juan Luis Etxeberria eta Inaxio Esnaola
Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak musika eta kazetaritzari buruzko solasaldia egingo dute bihar, Miramar jauregian. Rocka eta kazetaritza: maitasun, gorroto eta tintazko ibaien arteko harremana izenburupean ariko dira lau hizlari: Joseina Etxeberria (Euskadi Irratia), Juan Luis Etxeberria (musikaria eta Diario Vasco-ko kolaboratzailea), Lide Hernando (musikaria) eta Inaxio Esnaola (IRUTXULOKO HITZAko kazetaria ). Sergio Martinez izango da moderatzailea. Mahai ingurua 19:00etan hasiko da.
Musika hedabideek publizitatea edo kazetaritza egiten ote duten argitzen saiatuko dira, eta besteak beste, hauek dira jorratuko diren gaiak: webguneen eta podcasten ugaritzea, komunikabideen eta kontzertu antolatzaileen eta diskoetxeen arteko harreman nekeza, eta emakumearen papera musika kazetaritzan eta rockean.
Ekitaldia elebiduna izango da, eta galderak eta erantzunak bi hizkuntzetan egingo dira. Edukiera mugatua da, beraz, joan nahi duenak izena eman beharko du info@kazetariak.eus helbidera idatzita edo 944-10 60 40 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.