Aste honetan 269 koronabirus kasu atzeman dira Donostian
Astelehenetik asteazkenera, azaroaren 21etik 13ra, 269 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian. Astelehenean 75ek eman zuten positibo, 97k asteartean, eta beste 97k asteazkenean. Intzidentzia metatua 350,35koa zen astelehenean, eta gaur, berriz, 447,39koa da, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera. Asteartean neurri berriak proposatu zituen Eusko Jaurlaritzak 150eko intzidentzia metatua gainditzen duten herrientzat.
Intzidentzia osasun eremuka
Jarraian, hiriko osasun eremu bakoitzean ostegunetik igandera atzemandako positibo kopurua eta intzidentzia metatua.
- Ondarreta: 50 (487,06)
- Altza-Roteta: 21 (454,20)
- Parte Zaharra: 18 (426)
- Egia: 24 (412,55)
- Amara Berri: 40 (396,89)
- Gros: 38 (391,73)
- Amara-Erdialdea: 21 (389,28)
- Intxaurrondo: 11 (341,75)
- Aiete: 18 (336,92)
- Bidebieta: 8 (305,26)
- Loiola: 16 (340,64)
Neurri eta gomendio orokor berriak
Oro har, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gordetzeko ahalegina egin beharko da leku publikoetan, eta distantzia hori gordetzeko are ahalegin handiagoa egin beharko da barruti itxietan. Modu berean, eskuak soluzio hidroalkoholikoarekin edo ur eta xaboiarekin sarriago garbitzeko ahalegina egin beharko da. Erabilera publikoko establezimenduek eta lekuek etengabeko aireztapena bermatu beharko dute.
Maskaren erabilera
Maskara erabiltzeak nahitaezkoa izaten jarraitzen du erabilera publikokoa den edo publikoarentzat zabalik dagoen edozein espazio itxitan. Aire zabaleko espazioetan maskara nahitaez erabili beharko da, baldin eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe gordetzeko aukerarik ez badago, bizikide diren taldeetan izan ezik.
Edukiera
5.000 pertsona baino gehiagorentzako edukiera duten barruti itxietan, gehieneko edukiera %80koa izango da, eta ezingo da elikagairik edo edaririk kontsumitu ekitaldietan, ez barrualdeetan ez kanpoaldeetan.
Ordutegiak
Merkataritza, gizarte eta kultur jardueretarako ixteko eta irekitzeko ordutegia horren inguruan aplikagarria den ordutegien ohiko arauketara egokituko da.
Ekitaldiak
Ekitaldiak antolatzean, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibideak bete beharko dira. (Hemen argitaratuko dira, datozen egunotan: www.euskadi.eus/koronabirusa).
Ekitaldiak egin bitartean, barneko eta kanpoko barrutietan ura baino ezingo da kontsumitu; beste elikagairik eta edaririk ezingo da hartu. Elikagaiak eta edariak ostalaritzako eta jatetxeetako espazioetan baino ezingo dira saldu eta kontsumitu. (Adibideak: futboleko edo beste kirol batzuetako partidak, kontzertuak…).