Eneko Goiak ongi etorria egin dio Donostia Star Wars Solidarioari
Donostiako Udalak harrera egin dio The Pink Force fundazioko ohorezko presidente eta Star Wars-eko 501 Legioa-ren sortzaile Albin Johnsoni. Gaur eta bihar hirian egingo den Star Wars sagaren jarraitzaileen nazioarteko topaketa solidarioaren harira egin dute harrera. Bertan izan da ere Samantha Alleyne, Star Wars-en “eraso tropetako lehen emakumea izateagatik ezaguna dena”.
Donostian egingo da Ambassadroid mugimenduko kideen nazioarteko lehen bilera, bai eta Pink Force Day izeneko jardunaldia ere. Ekimen horietan, Star Wars sagaren “berrehun zale baino gehiago bilduko dira, munduko leku desberdinetatik etorriak”. Lehen aldia da topaketa solidario hau egingo dena, eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea ikusaraztea eta omentzea du helburu.
501 legioa, Star Wars-en fan erakunde bat da. Eraso tropa inperialen uniformeen ahalik eta erreplika zehatzenak egiten dituzte, eta armadura horiekin janzten dira fanen konbentzioetan parte hartzeko, Lucasfilmserako ekitaldi ofizialetan parte hartzeko, haur ospitaleak bisitatzeko eta ongintzako funtsak biltzen laguntzeko, besteak beste.
Ekitaldian izan dira Eneko Goia alkatea, Andoni Serrano The Pink Force fundazioko presidentea eta Cristina Urtiaga fundazioko idazkaria, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria eta Daniel Solana Basquetourreko zuzendaria. Albin Johnson bere familiaz inguratuta egon da.