Gabonetako merkataritza etxolak
Aurten ere, Donostia Sustapenak Gabonetako 40 etxola moduko saltoki jarri ditu Urumea pasealekuan, Renfe tren geltokiaren aurrean eta Ramon Labaien plazan. Etxoletan jarritako saltokien informazio banderetan, saltokiaren izen propioak erabili dituztenak kenduta, postu askotan gaztelania da nagusi: Decoración con corazón, Giovanna Bittante joyas sostenibles, Los quesos de montaña, Oma artesanías que cuentan historias, Vagamundos ilustrados, Marionetas, Taller Edén… Donostiako udal ordenantzek diotenez, idatzizko komunikazioan ([…] errotulazioa, seinaleztapena, oro har hizkuntza paisaia) euskara edo euskara eta gaztelania erabiliko dira euskarari lehentasuna emanez. Oraingoan ere, ez dira arauak bete…