Egia eta justizia eske, Mikel Zabalzaren erailketaren 36. urteurrenean
Omenaldia egin du Mikel Zabalza Herri Ekimenak, Zabalzaren erailketaren 36. urteurrenean. Herri ekimenak oroigarria eskaini die Zabalzaren senideei, baita berarekin batera atxilotu eta torturatu zituzten Idoia Aierberen eta Jon Arretxeren senideei ere.
Herri ekimenak azken urteetako urrats garrantzitsuenen artean kokatu du Donostiako Udalak egindako aitortza, talde politiko guztien parte hartzearekin. Ordea, Gobernuaren ordezkariaren papera kritikatu zuten “bateraezina da Mikelen aitortza ekitaldian agertze eta tortura argitzeko bideak ixtea sekretu bihurtuz” [Espainiako Gobernuak sekretu ofizialak ez argitaratzeko hartutako erabakiaren harira].
Eusko Jaurlaritzari eta Gogora institutuari herri honetan bizi izan den “errealitatea anitza izan dela oroitu behar” zaiela esan dute, eta “torturatzaile baten goraipamenak eta torturatuen ahanzteak, manipulazio historiko hutsa dela; miseria morala besterik ekartzen ez duen erabilpen partidista eskasa”.
Horregatik, “bertsio ofizial gezurtien, sekretu ofizialen eta honen babes politikoaren moralik gabeko azpi zorutik ateratzeko, egia ea justiziaren alde presioa” egiten segitzeko deia egin .
Memoria lantzeko orduan, ostiralean proiektatu zen dokumentalaren balioa azpimarratu dute: “zabalkunde handia jasotzen ari da eta milaka pertsona ari da ikusten”. Askorentzat “hunkigarria” izaten ari da, “deskubrimendu” bat beste askorentzat.